Ergoien, festetarako prest

Gaur hasiko dira Oiartzungo Ergoien auzoko festak, 18:30ean, suziriaren jaurtiketarekin, Ondokoa da bertako jai batzordeak egin duen egitaraua. Oso-osoa da, ez da ia deus falta. Gaur (ostirala)
  • 18:30ean jaien hasierako suziria, Lartaungo txistulari eta buruhandiekin.
  • 20:00etan,  kartelada ibiliko da auzoko kaleetan zehar.
  • 21:00etan, bertso afaria Ander Lizarralde eta Iker Zubeldiarekin, Auzokalte elkartean.
  • Afalostean, jam session-a bakoitzak eramandako musikarekin. Gauean zehar, Euskal Herriko I. Aulki Jolas Txapelketa, eta karaokea.
  Bihar (larunbata)
  • 10:00etan, haur eta helduak baserri girora hurbiltzeko ibilaldia Auzokaltetik abiatuta.
  • 11:30ean, patata tortilla lehiaketa norberak eramandako materialarekin, Auzokalte elkartean.
  • 12:00etan, 2CV kotxeen erakusketa Pagoalden.
  • 12:30ean, Dantza emanaldia Haurtzaro dantza taldearen eskutik Auzokalten.
  • 13:30ean, auzo bazkaria Auzokalten, bakoitzak eramandakoarekin.
  • 16:00etan, truk txapelketa Pagoalden. Izena 15:15etik 15:45era eman behar da.
  • 16:30etik aurrera, zezen kozkorrak, Herri Musikaren Txokoaren emanaldia, tailerrak eta malabareak Auzokalte inguruan.
  • 20:00etan, danborrada abiatuko da.
  • 21:00etan. nahi duenarentzat, plater konbinatuak Auzokalte elkartean. Ondoren, Gugaz taldearekin dantzaldia.
Etzi (igandea)
  • 09:00etan, goiz eresia Lartaungo txistulariekin.
  • 09:00etan, herri mailako Aitor Txikiren omenezko VII. plater tiraketa txapelketa, Arkaleko kanpan.
  • 10:00etan, goirz eresia Herri Musikaren Txoko ikasleekin.
  • 10:00etam gaztetxoen pilota partidak.
  • 10:30ean, Intxixu Trail mendiko lasterketaren hasiera.
  • 12:00etan, Errenteriako Amulleta danborraren kofradiako kideen emanaldia.
  • 14:00etan, herri bazkaria Auzokalte elkartean. Erretiratu ez direnentzat txartelak Tolaren daude salgai.
  • 17:00etan, helduen pilota partida.
  • 18:00etan, harri proba desafioa Emarriren eta auzoko mutil talde baten artean.
  • Ondoren, suzko zezenarekin bukatuko dira jaiak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.