Killirikupek eta Garabidek hitzarmena sinatu dute Oiartzungo Udalarekin

Killirikupe, udalarekin hitzarmena sinatzen

Killirikupe, udalarekin hitzarmena sinatzen

Garabide, udalarekin hitzarmena sinatzen

Garabide, udalarekin hitzarmena sinatzen

Udalbatzarrean hartutako erabakiei jarraipena emanez, hitzarmena sinatu dute Oiartzungo Udalarekin Killirikupe eta Garabide elkarteek. Oihan Tello jarduneko alkatea eta Mikel Mendizabal (Garabideren izenean) eta Ines Etxarte (Killirikuperen lehendakaria) izan ziren sinadura ekitaldi horietan. Killirikuperekin egindako hitzarmenak aukera emango dio elkartearen emakumeen ahalduntzean gehiago eragiteko. Emakumeei bideratutako formazio ikastaroak egiten dituzte bide horretan. Gobernuz kanpoko erakundea da Garabide, eta lehenengoz egin du hitzarmena udalarekin. Garapen bidean dauden herrialdeekin hizkuntza gutxituak berreskuratzen egiten du lan, euskararen esperientziatik abiatuz.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.