Udalak atzerapena aitortu du, baina ukatu du Alabortzako proiektua bertan behera utzi izana

Proiektu garatu ahal izateko tramitazioa hasi dutela esan dute

Alabortza biziberritzeko proiektua ez duela baztertu jakinarazi du Udalak. Donibaneko Bonantza Auzo Elkarteak Alabortza Eguna antolatzeari utziko diola iragarri eta gero egin ditu adierazpenak Udalak. Izan ere, auzo elkartearen iritziz, puntetako hondartza eta ingurunea leheneratzeko egitasmoak behea jo baitu, udalak, proiektuarentzako finantzazioa lortu arren, ez duelako  aurrera eraman. Udalak, “atzerapena” aitortu du, baina ukatu du proiektua baztertu izana, eta ez dutela ahantzi baieztatu dute. Atzerapena, Udalak berak eta bereziki Hirigintza Sailak, premiazko bestelako zereginetan murgildu behar izan dutelako gertatu dela azaldu dute, baina, proiektua garatu ahal izateko beharrezko tramitazioa hasi dutela iragarri dute. Horrez gain, proiektuarekin harremana duten gainontzeko erakundeekin ere –Pasaiako Portu Agintaritzari, URA Uraren Euskal Agentziari eta Itsas Kapitaintzari-  tramitazioak hasi dituztela esan dute.  

 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.