PSE-EEk aparkalekuaren afera konpontzeko Bilduk agertu duen "pasibotasuna" salatu du
Udal gobernu taldearen "aurreikuspen falta" salatu dute sozialistek
Pasaiako PSE-EEk premiazkotzat jo du Trintxerpen aparkalekuarentzako irtenbidea plazaratzea, eta gobernu taldearen "pasibotasuna" salatu du, Euskadi Etorbidearen berrantolaketarekin aparkatzeko plazak murriztuko direlako. Hilabete honen bukaera alderako bukatuko dituzte Trintxerpen Euskadi Etorbidea berritzeko lanak.
Udal gobernu taldearen “aurreikuspen falta” salatu dute sozialistek
Pasaiako PSE-EEk premiazkotzat jo du Trintxerpen aparkalekuarentzako irtenbidea plazaratzea, eta gobernu taldearen “pasibotasuna” salatu du, Euskadi Etorbidearen berrantolaketarekin aparkatzeko plazak murriztuko direlako. Hilabete honen bukaera alderako bukatuko dituzte Trintxerpen Euskadi Etorbidea berritzeko lanak.
PSE-EEren arabera, “egoerak badu irtenbidea, eta alkateak bere mahai gainean du, hautsak janda”. “Egoera honi zergatik ez zaion konponbiderik ematen Bilduren gobernuak azaldu beharko luke”, salatu dute sozialista pasaitarrek.
PSE-EEren arabera, Udalak Andonaegin aparkalekua berrantolatu behar dutela dioen “zurrumurruarekin” zerikusi izan dezake.