

Sushi faltsua muskuilu betearekin eta tomate ezkatekin pintxoarekin lehiatuko da Bixente Muñoz Donostiako Bataplan diskotekan. Gran Sol izango da herriko ordezkari bakarra aurtengo finalean.

Hondakinak biltzeko sistema berrira egokitzeko Donibaneko eta Antxoko herritarrak egiten ari diren ahalegina eskertu nahi izan du udalak, baita udal langileen portaera ere. Eskerrak emateko bideoa zabaldu dute. http://youtu.be/rNd9SXEiFeQ


Bi segundoko aldea atera zion atzo Tolosaldeako batelak Hibaikakoari, eta honenbestez bigarren tokian helmugaratu zen neska errenteriarren ontzia. San Juan izan zen hirugarren, zortzi segundora, eta Tolosaldeako B ontzia laugarren


Udal gobernu taldearen "aurreikuspen falta" salatu dute sozialistek Pasaiako PSE-EEk premiazkotzat jo du Trintxerpen aparkalekuarentzako irtenbidea plazaratzea, eta gobernu taldearen "pasibotasuna" salatu du, Euskadi Etorbidearen berrantolaketarekin aparkatzeko plazak murriztuko direlako. Hilabete honen bukaera alderako bukatuko dituzte Trintxerpen Euskadi Etorbidea berritzeko lanak.