Gain Gainean parkera bisita egin dute alkateak eta Obra zinegotziak

Gain Gainean parkeko 2. faseko lanak

Gain Gainean parkeko 2. faseko lanak

Irungo Udaleko Jose Antonio Santano alkateak eta Cristina Laborda Obra zinegotziak Gain Gainean parkearen 2. faseko obretara bisita egin dute gaur goizean. Zazpi hilabete eta erdiz luzatuko dira 2. faseko obrak eta abendu aldera bukatzea aurreikusi dute. 18.000 metro koadro inguruko eremuan jardungo dute oraingoan, eta denera, 1.322.397,47 euroko aurrekontua du proiektuak. Horiek horrela, Olaketa kaleko horma eraitsi dute dagoeneko, puntu ilunen mapan aipatu bezala. Sonia Etxezarreta mahai tenis teknifikazio zentroari dagokionez, hil honetan bertan hormak eraikitzea aurreikusi dute. Gain Gainean parkeko proiektu osoa bukatzerako, 60.000 metro koadroko azalera izango du denera gune berriak. Era horretan, erdiguneko parkerik handiena izango da eta bidegorria, oinezkoentzako bideak, berdeguneak… hartuko ditu bere baitan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.