Gipuzkoako Txapelketako finalean lehiatuko da, bihar, Gran Sol

Sushi faltsua muskuilu betearekin eta tomate ezkatekin pintxoarekin lehiatuko da Bixente Muñoz Donostiako Bataplan diskotekan. Gran Sol izango da herriko ordezkari bakarra aurtengo finalean.

Sushi faltsua, Muñozen proposamena

‘Sushi faltsua’, Muñozen proposamena

Hondarribiko Gran Sol taberna Gipuzkoako Pintxo Txapelketako finalera sailkatu da, Sushi faltsua muskuilu betearekin eta tomate ezkatekin pintxoa aurkeztuta. Bihar, asteartez, burutuko dute finala, Donostiako Bataplan diskotekan, eta Gran Soleko Bixente Muñoz izango da herriko ordezkari bakarra bertan. Hainbat aldiz saritu dute Muñoz Gipuzkoako Txapelketan eta 2008an txapela nagusia jantzi zuen. Oraingoan, sushi faltsua pintxoa aurkeztu du Muñozek, eta bere amak Gran Solen prestatzen zuen muskuilu betean oinarrituta dago. “Oraingoan, ekialdeko irudia eta kontzepzioa eman dizkiot, zaporeak eguneratu eta osatzeko, baina nire amak egiten zuen errezeta haren esentzia mantendu dut”, azaldu du sukaldariak.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.