Stop Kaleratzeakek HAPOaz eztabaidatuko du asteazkenean
Bidasoko Stop Kaleratzeak taldeak asanblea irekia egingo du hilaren 18an, asteazkena, 19:30ean Zuloaga Etxean. Hondarribiko osoko bilkurak onartutako Hiri Antolamendurako Plan Orokorraz (HAPO) hitz egingo dute. HAPOari buruzko informazioa emango dute eta zalantzak argitzen saiatuko dira.
Maiatzeko osoko bilkuran onartu zuten datozen hamar urteetarako HAPOa eta emendakinak aurkezteko epea zabalik dago. Hirigintzarako tresna baliagarria da HAPOa, besteak beste, helburuak zehaztu eta mugak jartzen dituelako.