Azmargunea egingo dute bihar Oiartzunen, herri egitasmoez hitz egiteko
Azmarrin taldeko kideek ekonomia zikloa bukatuko dute bihar (asteartea, hilak 17), 20:00etan hasita udaletxean. Herri egitasmoen gaineko gogoeta egiteko aukeratu dute azken egina, Armazgunea. Oiartzunen egin litezkeen herri egitasmoei buruz hitz egiteko asmoa dute, tartean moneta propioaren aukeraz, edo denbora bankuena. Eta horretarako Eusko edo Ekhi egitasmoetako kideak ekartzea da Azmarrinen asmoa.
Deialdia zabala da, herritar ororentzat, baina Azmarrin-eko kideek arreta berezia jarri dute Oiartzungo komertziante eta dendarietan, eta horretarako gonbidapena eginez gutunak eman dizkiete.