Ur Gaiñ elkarteak egoitza berria inauguratu du
Larunbatean inauguratu zuten Trintxerpen, Ur Gaiñ elkartearen egoitza berria. Bazkaria egin zuten bazkideek, eta ostiralen ate irekien jardunaldia egin zuten, herritarrek elkartea barrutik ezagutzeko aukera izan zezaten. Gudarien Enparantzan dago elkartearen egoitza berria.
