2014. urteko San Martzial eta San Pedro jaietako egitaraua etxeetako postontzietara bidali du dagoeneko Alarde Parekideak. Ohikoa den moduan, kantineren aurkezpena, arma ikuskatzea eta San Martzial eguneko ordutegien berri ematen du bertan.
Hala, ekainaren 28an Junkal plazatxoan egingo dute kantineren aurkezpena 20:15ean. San Pedro egunean arma ikuskatzea izango da, auzoz auzo, 16:30ean abiatuta. Eta San Martzial egunean, konpainia bakoitzaren ordutegiak eta xehetasunak zehazten ditu bertan. Informazio hori guztia eta entseguenak Alarde Parekidearen
webgunean kontsulta daitezke.