Pasakako partidak Iturriozko frontoian jokatuko dira asteburuan, ez Kontzejupean

Txost-ek iragarri du igandean Oiartzungo Eskuz Pasakako III. Txapelketaren partidak Kontzejupean jokatu beharrean, Iturriozko pilotalekuan jokatuko direla, 10:30etik aurrera, eta aurretik ezarritako ordena jarraituz. Iturriozko pilotalekuaren azalera Kontzejupearenaren berbera da, nahiz eta luzeran motzagoa izan, zabalagoa da udaletxekoa baino. Biek 126 metro koadro dituzte.iturriozko pilotalekuan, pasaka Toki aldaketaren arrazoia da egun horretan Kote Camachok bere film laburraren grabazioa egingo duela plazaren inguruan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.