Allerruren 50. urteurreneko bazkaria, bihar
Allerru Kirol Elkartearen 50. urteurrenaren harira, bazkaria egingo dute bihar (larunbata, hilak 21) Bekoerrota kiroldegian. Bertan 500 bat lagun espero dituzte klubeko ordezkari, kirolari, kirolari ohi eta udal ordezkarien artean. Horregatik, kiroldegiko erabilera anitzeko pista ezin izango da bihar erabili.