Gure Esku Dago iniziatibak ekainaren 8an Iruñea eta Durango lotzeko egin zen erabakitzeko eskubidearen aldeko giza katearen bideo egin du, kilometroz kilometro. Oarso Bidasoko herriei kilometro bana edo bi egokitu zitzaizkien, eta horiek erreprodukzio zerrendan ikus daitezke. https://www.youtube.com/watch?v=YOstEgdA3sA&list=PLfFJwqJBIXGw6V3pAgY5x6-WayH2vjsRc&feature=player_embedded
Atzo ekarri zuten, Irungo Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gordailutik, Ondartxora Datorren asteazkenean zabalduko ditu Ondartxok ateak, eta han bisitari, hedabide eta agintarien aurrean, San Juan galeoiaren kila jarriko dute, erreplikaren eraikuntzaren hasiera gisa. Ekitaldi garrantzitsua izango da,
Txingudi ikastetxeko ikasleek jai giroan ospatu zuten atzo ikasturteko azkenaurreko eguna udako oporraldia hasi aurretik. Literatur Sormena eta Argazki lehiaketak egin zituzten ikasle nagusien artean. Azken Hitza izenpeko aldizkaria ere egin zuten bigarren hezkuntzako ikasleek. Txikienek aldiz, sanmartzialetako alardea irudikatu zuten goizean zehar egindako desfilean. Patioari itzuli-inguruka aritu ziren haur hezkuntzako ikasleak, danbor eta txibilito hotsen erritmoan. Guraso ugari ere bildu zen bertan.
Eraso sexisten aurrean, atera zure bibotea lelopean, eraso sexisten aurkako kanpaina abiatu dute Irungo herritar eta eragile feministek jaietara begira. "Zergatik azken aste hauetan Euskal Herrian ospatutako festa guztietan eraso sexualak izan dira?" salatu dute feministek. Egoera honen aurrean, "biboteak ateratzera gonbidatzen ditugu Irungo eta inguruko guztiak", adierazi dute. Era horretan, "bibotea bilakatuko dugu gure ikur" gaineratu dute.