Arraunlarien aurkezpena sanjoan bezperan egingo du Hondarribiak
Ohitura lege, eta urtero bezala Hondarribik sanjoan bezperan egingo du bere arraunlarien aurkezpena. Nesken zein mutilen aurtengo tripulazioak aurkeztuko dituzte, 20:00etatik aurrera, Benta Zaharrean.
Mutiletan bi traineru izango ditu aurten ere Hondarribik. San Miguel Ligan bata, eta KAE Ligako bigarren taldean bigarrena. Zoritxarrez, baina, aurten ezin izan dute emakumeen trainerurik osatu. 2006. urteaz geroztik urtero eduki du Hondarribik emakumeen trainerua.
Aurkezpena egin ondoren, haurrek tripulazioekin argazkiak egiteko aukera izango dute, eta ondoren oilaskoak, piperrak eta garagardoa eskainiko dizkiete aurkezpenera biltzen direnei.
Herriko musika banda eta dantzariak ere izango dira. Denak plazan bilduta piztuko dute sua.