
‘Eraso sexisten aurrean, atera zure bibotea’ kanpainaren aurkezpena
Eraso sexisten aurrean, atera zure bibotea lelopean, eraso sexisten aurkako kanpaina abiatu dute Irungo herritar eta eragile feministek jaietara begira. “Zergatik azken aste hauetan Euskal Herrian ospatutako festa guztietan eraso sexualak izan dira?” salatu dute feministek. Egoera honen aurrean, “biboteak ateratzera gonbidatzen ditugu Irungo eta inguruko guztiak”, adierazi dute. Era horretan, “bibotea bilakatuko dugu gure ikur” gaineratu dute.
Hala, Ficoban antolatutako ekitaldien harira, “inguruan puntu beltzak bezala identifikatutako” guneak daudela salatu du San Juan plazan bildutako talde feministak. Hori dela-eta, “zenbait egunetan bibotearekin egongo gara argazkiak egiten photocall eder batekin” azaldu du taldeak. Horiek horrela, bihar bazkalaurretik Ficoban izango dira, eta ekainaren 28an, Urdanibia plazan, arratsaldez.
Era berean, etzitik aurrera
aterazurebibotea.wordpress.com bloga martxan jarriko dutela jakinarazi dute feministek.