EH Bildu "pozik" San Pedron eta Trintxerpen atez atekoa ezarriko dutelako
Pasaiako EH Bilduk Udaleko Gobernu Taldeak eman berri duen pauso garrantzitsua babestu eta zoriondu du. Hartutako erabakiarekkin Pasaiak “laster %70 birziklatze tasaren langa erraz gaindituko” duela iritzi dio EH Bilduk. .
Oposizioa, “herritarrak nahastu nahian” dabilela salatu dute “manipulazioaren bitartez boto batzuk eskuratuko dituzten esperantzan” eta herrian gertatu diren erasoen “erantzule” direla salatu dute “nahiz eta gerora beren elkartasun faltsua erakutsi”. PSE-EErekin “harrituta” daudela esan dute. Esan dutenez, asaiako EH Bilduk hondakin bilketa sistema elkarrekin diseinatzeko eskaintza egin zion Pasaiko PSE-EEri urte hasieran. eta oraindik eskaintza horren erantzunaren zain daudela jakinarazi dute. Zehaztu dutenez, “Trintxerpen eta San Pedron %70eko birziklapen tasa lortuko zuen edozein sistema ezartzeko elkarlanean aritzeko proposamena” zen helarazi zietena. “PSE-EEren erantzun bakarra prentsa bidez Donibanen eta Antxon primeran funtzionatzen duen sistema egurtzea eta herritarrak aztoratzea izan da”, salatu dute EH Bildukoek..
Atez atekoaren gainean galdeketa egitea ez da zilegi, EH Bilduren aburuz: “Argi eta ozen esan behar dugu ere, ezin dela herri galdeketarik egin %80tik gorako birziklapen tasa lotzen duen sistemaren eta %40a kostata lortzen duen sistemaren artean”
Donibaneko eta Antxoko herritarrak zoriondu ditu EB Bilduk “beraiena” delako “bi barrutietan ia %85eko birziklapen tasak lortu izanaren meritua”. “Zorionak bi barrutiei eta zorionak ere laster bide ona hartuko duten beste bi barrutietako biztanleei”, gaineratu dute.