Ibargaingo ikasleen kontzertua, Elorsoro kiroldegian
Ikasturte bukaeran zeharo lanpetuta egon dira Ibargain Musika Eskolako kideak, bai ikasle zein irakasleak. Izan ere emanaldi asko antolatu dituzte udako oporren atarian. Horien artean nabarmendu dituzte ekainaren 29, 30eta 31n udaletxean emandako lau kontzertuak, baita Elorsorokoa ere, “oiartzuarrei eskerrak eman nahi dizkiegu hurbiltzeagatik eta gurekin gozatzeagatik”. Horren harira, datorren ikasturterako izena emateko aukera hilaren 27ra arte zabalik dagoela esan du Ibargainek, 4 urtetik gorakoek musika tailerrean, eta 8tik gorakoak solfeoan eta 10 instrumentutan. Helduek ere eman dezakete izena.
Kaleko kontzertuei ere aipamena egin die Ibargainek. Hilaren 6an Hiru Bi Band! taldeak eta Amaita Swing-ek Kastro tabernaren parean jo zuten, eta emanaldi gozagarria emateaz gain, sorpresak ere izan ziren, izan ere, Ibargain Gazte Orkestra ustekabean agertu zen bertan
Bihotz eta
Gure esku dago kantak jotzeko. Hilaren 13ko Euskal Herria plazako emanaldia ere goraipatu du Ibargainek, Ganbara tabernaren eskutik Bat Batean, Nau eta Hiru Bi Band-ek jo zutelako.
Ikastetxeetan ere eman dituzte emanaldiak Ibargainekoek sasoiko azken txanpan, Haurtzaron eta Elizalden, hainbat musika estilo nahiz instrumenturekin. Musika eskolan bertan ere elkarrekin askariez gozatzeko aukera izan dute ikasleek.
Azkenik, 3 musika saio, 3 euro iniziatibarekin 30 herritarrek bat egin dutela esan du musika eskolak, “benetan saltsa polita egon da hori bitartean musika eskolan. Helduk batzuk instrumentuekin bueltaka dabiltza egun hautean”.