Arantza Tapia Eusko Jaurlaritzako Garapen Ekonomikoko eta Lehiakortasun sailburuak hitzaldia eman zuen atzo Irunen, EAJk gonbidatuta. Bertan, Gasteizko Gobernuak martxan dituen proiektuei buruz hitz egin zuen. Horrez gain, enpresek eta merkatariek dituzten arazoetaz mintzatu zen. “Kolaborazio publiko eta pribatuaren arteko elkarlanean eredu berri bat” planteatu behar dela zehaztu zuen.