Lezoko hamargarren kantu jira, bihar
Bihar, hilak 21, 12:00etan Aiton Bordatik abiatuta, Lezoko kantu jirak saio berria egingo du herritik zehar, egitasmoa abian jarri zutenetik hamargarrena. Hau da, azken hilabeteetan egin moduan, ekaineko hirugarren larunbatean bilduko dira lezoarrak euskal kantak herritik zehar interpretatzeko.
Aiton Bordatik hasi, Kaialden eta Kale Nagusian geldialdia egin, eta Gurutze Santuaren plazan bukatuko dute bidea abeslariek. Besteak beste, Markesaren alaba, Egun da Santi Mamiña, Matalaz, Maite maite, Herriko festak, Bagare edo Nafarroa arragoa abestuko dituzte. Horien eta gainontzeko kanten kopiak Aiton Bordan, Aizpean eta musika eskolan lor ditzakete abestu nahi dutenek.