Zuhaitzak zeuden tokia
Oiartzungo Udala “harrituta” dago hilaren 17tik 18rako gauean Aritxulegin aldatuta zeuden 260 pago inguru “desagertu” direlako. Horren hariak ekainaren 6an du abiapuntu, Guardia Zibilak Aritxulegitik zuhaitzak kentzeko eskatu zuela jakinaraziz, errekerimendu bat jaso zuenean udalak, Espainiako Auzitegi Nazionaleko instrukzio areto batetik. Horri erantzun zion udalak bere iritzia, emanaz errekerimenduaren formaren gaineko iritzia emanaz eta hainbat ingurumen argudio azalduz. Udalak horren erantzunik ez du jaso, hori bai, zuhaitzak kendu dituzte.
Udalak esan duenez, 260 zuhaitz horietatik zenbait moztu egin dituzte, eta beste batzuek ipurditik aterata kendu dituzte mendi teknikariak eta basozainak hala esanda, zonaldea ikuskatu ondoren.