Lezo-Donibane eta Galtzarabordako bidegorrien proiektuak finantzatuko ditu aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak herrialdeko bizikleta foru sarea osatzeko eta horren bidez bizikletaren erabilera areagotzeko 250.000 euroko diru laguntza prest du. Oarso Bidasoan, bi egitasmo diruz lagunduko ditu: Lezo-Donibane bidegorriaren egitasmoa idaztea (1.294 eurorekin, proiektua idazteko kostu osoa 3.884 eurokoa da), eta Galtzarabordako bidegorriaren proiektua idaztea (6.270 eurorekin; egitasmo osoa idazteko 19.000 euro behar dira). Berez, egitasmo horiek udalek landu behar dituzte, eta aldundiak lehentasunen araberako ditu banaketa egin du.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.