Auzolana egin dute Lezoko Baratza Parkea txukuntzeko

baratze_txiki_0 Lezoko baratza Parkeko konposta guneak  garbitzeko auzolana egin zuten joan den larunbatean. Bide batez, eremu hori auzokonposta egiteko prestatzu zuten auzolanean parte hartu zuten 15 lagunek. Konposta guneetan zeuden hondakinak jasotzen eman zuten goiza eta besteak beste, baratzetako soberak, zuhaitz adarrak eta belarra jaso zituzten. Bildutako hondakinak San Markora bideratzeko bitartekoak udalak jarri zituen eta herritarrei deia egin die konposat guneak errespetatu eta ez zikintzeko. Ikastaroa ere antolatu du udalak konposta guneak nola erabili erakusteko.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.