Preso eta iheslariak oroitzeko, espetxe erreketa egin dute

Urdanibia plazako eraberritze lanek eragindako egoeraren gainetik, urtero egin ohi den preso eta iheslarien aldeko kartzela erreketa ikusteko aukera izan zen bart gauean. Ohiko sua izan ez bazen ere kartoizko espetxe bat egin, eta Sargia parke ondoan sua emanda erre zuten. Bertan ikus daitezke atzoko irudiak.

'Kartzela erreketa'. Irudia: Angula Berria

Espetxe erreketa. Irudia: Angula Berria

Urdanibia plazako eraberritze lanek eragindako egoeraren gainetik, preso eta iheslarien aldeko kartzela erreketa ikusteko aukera izan zen bart gauean. Ohiko San Joan sua izan ez bazen ere kartoizko espetxe bat egin, eta Sargia parke ondoan sua emanda erre zuten. Bertan ikus daitezke atzoko irudiak. Horrez gain, zenbait ekitaldi antolatu dituzte datozen egunetarako preso eta iheslariekin oroitzeko helburuarekin sanmartzialetan zehar. Ondokoa da egitaraua: Bihar
  • Sakabanaketaren Aurkako I. Pala Txapelketa Uranzu frontoi txikian, 10:00etatik aurrera.
Ostirala
  • Hileko azken ostiralarekin bat eginda, zapi gorriekin elkarretaratzea Zabaltza plazan, 20:00etan.
Igandea
  • Elkartasun argazkia Peña kaleko eskaileretan, 19:30ean.
Astelehena
  • Preso eta iheslarien aldeko deskarga eta topa Moskun, 12:30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.