Sanjoanetako egun handian, txikiak protagonista

Euripean hasi ziren atzo sanjoanak, ekaitza lehertzearekin batera. Hala ere, trumoiek ez zituen uxatu plazara bildutakoak, jaiak hastekoa zain. Xabier Manzisidorrek bota zuen festen hasiera iragarri zuen suziria, eta Manchester City-ko atezainen entrenatzaileak eskertu egin zuen udaletxe zaharraren balkoitik jaioterrira itzultzen den bakoitzean egiten dioten harrera. http://youtu.be/aATKrCc6iP4

Euripean hasi ziren atzo sanjoanak, ekaitza lehertzearekin batera. Hala ere, trumoiek ez zituen uxatu plazara bildutakoak, jaiak hastekoa zain. Xabier Manzisidorrek bota zuen festen hasiera iragarri zuen suziria, eta Manchester City-ko atezainen entrenatzaileak eskertu egin zuen udaletxe zaharraren balkoitik jaioterrira itzultzen den bakoitzean egiten dioten harrera. Txupinazoaren irudirik ikusgarrienak  sanjoanetako atalean ikus daitezke, irudietan. Gaur, festetako egun handian, haurrentzako izango dira jai batzordeak antolatutako jarduera gehienak. Hona gaurko egitaraua:
10:00: Diana txistulariekin.
12:00: Haur eta gazteen danborrada Meipitik plazara, Iñigo López Lizarragak zuzendurik eta
Pasai txarangak lagunduta.
17:30: Mus txapelketa plazan.
17:30: Haurrentzako herri kiroletako jolasak plazan. Jarraian, haurrentzako askaria.
19:00: Hodei magoa eta Tiritatxoren ikuskizuna, Irrien lagunen eskutik
 
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.