Sanmartzialak. Ekainak 24ko egitarau ofizialeko ekitaldiak

San Pedro eta San Martzial jaien astearteko ekitaldiak.

  • 11:30-13:30 / 16:00-20:00 Haurrentzako atrakzioak Pedro Manuel de Aristegi eta Petit plazan, Anaka auzoan.
  • 11:30-13:30 / 16:00-20:00 Haurrentzako atrakzioak Behobiako futbol zelaian.
  • 12:30 Ficoban izango den adinekoen omenezko bazkarira joateko trena Jenaro Etxandia plazatik (Biseratik) aterako da. Azken trena 13:40ean aterako da. Ficobatik itzultzeko trenak 17:00etatik aurrera emango du zerbitzua. Azken irteera 19:00etan izango da.
  • 14:00 Ficobako 3. pabiloian adineko pertsonen omenezko bazkaria. Ondoren, dantzaldia 18:00ak arte.
  • 18:00 Pailazoak euskaraz Santiago kaleko Euskal Jai pilotalekuan, Kuko, Truko eta Bolenweider taldearen eskutik. Taulara! emanaldia eskainiko dute.
  • 20:00 Back taldearen kontzertua Jose Antonio Loidi eta Ricardo Alberdi kaleen arteko plazan (Palmera-Montero aldean).
  • 20:00 La vida en B antzezlana Trapu Zaharra taldearen eskutik, San Juan Plazan.
  • 20:00 Musika Nafarroa kanta taldearen eskutik Urdanibia inguruan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.