Txikien txanda izan da gaur Puianan eta Behobian

Haurrak gaztelu puzgarrietan

Haurrak gaztelu puzgarrietan

Gaztelu puzgarrietaz gozatu dute txikienek gaur goizean zehar Behobian eta Puiana-Anakan. Ilara luzeak izan dira zenbait gazteluetan jostatzeko baina hala ere, gogotsu itxoin dute haur gehienek. Giza futbolinean aritzeko aukera ere eduki dute haur handienek. Arratsaldean zehar ere izango dira gazteluak aipatutako bi auzoetan. Horrez gain, Kuko Truko eta Bolenweider pailazoek Taulara! emanaldia eskainiko dute 18:00etatik aurrera, Santiagoko Euskal Jai pilotalekuan. Gaurko argazkiak atal honetan ikus daitezke.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.