Oiartzun, Gipuzkoako herriartekoaren finalean sartzeko bidean

Oiartzungo eskuzko pilota taldeaIaz bezala, Gipuzkoako Herriarteko Txapelketako finalean sartzeko bidean da Oiartzungo eskuzko pilota taldea. Joaneko partidan 1-2 irabazi zuten oiartzuarrek Asteasuren kantxan, eta itzuliko partidak bihar (osteguna), 19:30etik aurrera jokatuko dituzte Madalensoron. Itxura ona du kanporaketak. Aurrera eginez gero, Donostia edo Lasarte-Oria izango lituzke finalean aurrez aurre herriko taldeak. Joaneko partidetan 1-2 irabazi zuten lasartearrek. Finala uztailaren 6an jokatuko dute, Donostiako Atano III pilotalekuan, 10:30etik aurrera.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.