Sexu Askapenaren Nazioarteko Eguna ospatuko dute Oiartzunen

Antiju Morik taldeak hilaren 28ko Sexu Askapenaren Nazioarteko Egunaren harirako egitaraua antolatu du biharko (osteguna, hilak 26). 18:00etan, udaletxeko pleno aretoan, Estereotipoak hausten dokumentala emango dute, haren zuzendaria bertan dagoela, Amets Jordan Arrieta. Harekin hizketaldia egiteko aukera izango da emanaldiaren ondoren. 19:30ean, berriz, sexu askatasunaren aldeko pintxo potea egingo dute. Aldi berean, gogorarazi dute larunbatean 18:00etatik aurrera manifestazioa egingo dutela Donostian.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.