Gaur hasiko dira sanpedroak, Josepa Amilibiaren eskutik

Gaur arratsean hasiko dira San Pedroko jaiak. Txupina Josepa Amilibiak botako du aurten, 20:00etan, eta hortik aurrera eta astelehenera bitartean atsedenik ez. Herri afaria, danborrada, eta Morgan &CO2ren kontzertuak dira, besteak beste, gaurko festaren osagaiak. Gauerdian, bestalde, Gay eta lesbianen bandera igoko dute udaletxean, Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Harrotasun Eguna ospatzeko.
  • 09:30 eta 12:30: Ondartxoko ontziolara bisita gidatuak, euskaraz.
  • 17:00: Haurrentzako merienda, Portuko etxeetan.
  • 17:30: Buruhandi eta erraldoiak eta txarangaren irteera.
  • 18:30: Haurren danborrada Ninotarekin, Kalparratik.
  • 20:00: Txupinazoa, Josepa Amilibiaren eskutik.
  • 20:20: Luntxa, herriko plazan.
  • 21:00: Helduen danborrada, herriko plazan.
  • 22:30: Herri afaria, Antxetan.10 €. Txartela aurretik Antxetan hartu behar dira
  • 00:00: Gay eta lesbianen Banderaren igoera, Estirekin, herriko plazan.
Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen Harrotasunaren Nazioarteko Eguna ospatzen da,
eta urtero kolektibo hauek kalera irteten dira beren eskubideak aldarrikatzeko.
  • Ondoren: Morgan & CO2 kontzertua ESTIrekin, oholtzan.
  • Ondoren: JAVI DJ, oholtzan
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.