Galiziako aste kultural, folkloriko eta gastronomikoa ari dira ospatzen Errenteria-Oreretan. XXV. ekitaldia da asteartean hasi zena. Gaur egun guztian zehar Galiziako gastronomia dastatzeko aukera egongo da. 19:00etan, berriz, Trisquele taldeak emanaldia eskainiko Gamon Zumardian; gaitariak, musikariak eta dantzariak izango dira bertan. 21:30ean queimada edan dezake nahi duenak. Bihar eguerdirako Trisqueleren emanaldia antolatu dute.

Galiziako Astea Errenteria-Oreretan