Oiartzungo Lur-Zaina belar dendak urte asko darama zabalik, baina orain dela bi urte hartu zuen Begoña Romayk. Bertan Rhatma 15 azalerako krema saltzen du. Romay oso pozik dago kremak dituen eragin onuragarriekin, baita izan duen harrerarekin.
Mota askotako produktuak aurki daitezke Lur-Zainan.
«Hondartzara, edo nahi duzun tokira, eguzkia hartzera joan zaiztezke inolako beldurrik gabe. Beltzaran jarri zaitezke azala erre gabe», esan du Romayk. Izan ere, Rhatma 15 kremak melanina aktibatzen duela azaldu du, eta horrek azala beltzaran jartzen laguntzen du. Baina ez da propietate bakarra. Izan ere, te berdeak ezaugarri antioxidatzaileak ditu. Zimurren kontra ere egiten du kremak. Bezeroek Rhatma krema potoak «binaka edota hirunaka» erosten dituztela esan du: «Saldu nuen lehenengoa lagun bati izan zen, artean kremaren propietateak zeintzuk ziren probatu ez nituenean. Ordutik aurrera familia guztiarentzako erosten du».
Hainbat zerbitzu
Azalerako kremez gain, bestehainbat produktu aurki daitezke Lur-Zaina belar dendan. Elikagaien artean, jaki makrobiotikoak, biologikoak, glutenik gabekoak eta beste eros daitezke. Fitoterapiako sendagaiak ere saltzen dituzte bertan, eta bezeroak eskatzen duen zerbait ez badute, 24 ordutan ekartzen dutela bermatu du Lur-Zainako dendariak. Gainera, etxerako zerbitzua dago.
Horrez gain, masajista diplomatu batek drenaitze linfatikoa egiten du —txanda hartu behar da lehenago—. Likidoen atxikitzea sendatzen zein zelulitisaren mugitzea ahalbidetzen du ordubete inguru irauten duen masaje mota horrek. Normalean makinekin egiten dituzte, baina Lur Zainan eskuekin egiten dute.
Astelehenetik ostiralera 09:30etik 13:30era dago zabalik, eta 16:30etik 20:00etara. Larunbatetan 10:00etatik 13:30era
irekitzen dute. Harremanetan jartzeko 943 50 78 46 telefono zenbakira dei daiteke, edo brofami@gmail.com-ra idatzi.