Jose Antonio Zuloaga Memorialaren XX. ekitaldiko helduenen —gazte mailakoak, juniorrak, promesak eta afizionatuak— pilota partidak gaur arratsaldean hasiko dira berriro, 19:00etan Fanderiako pilotalekuan. Errandonea eta Martinezek okinena eta Otaduiren kontra jokatuko dute (gazte mailan). Honakoak dira asteko gainontzeko partidak:
- Bihar, 18:30ean: Laso-Martija – Maia-Salegi (gazte maila). Ondoren, Hernandez-Ander Imaz – Larrunbe-Sarasa (Promesak).
- Etzi, 18:30ean: Espinal-Mariezkurrena – Elordi-Aburuza (gazte maila). Ondoren, Arrieta-Linzoain – Jauregi- Gorrotxategi (juniorrak).
- Etzidamu, 18:30etik aurrera: Arteaga-Eratsun – Mendi-Xanet Imaz (Promesak). Ondoren, Ugalde-Erostarbe – Labaka-Zaldua (promesak).