Oiartzungo Gazte Izanak-ek lehiaketa gastronomikoa egingo du etzi
Oiartzungo erretiratuen elkarteak, Gazte Izanak-ek. lehiaketa gastronomikoa antolatu du etzirako, (ostirala, hilak 11). Jaki bat propio prestatu behar dute parte hartzaileek: kilo bat haragi gisatua.
11:00etan hasiko da lapikoen arteko erronka. Beharrezko material guztia elkarteak jarriko du, eta ondoren, preparatutako jakiekin bazkaria egingo dute. Aldez aurretik eman behar da izena parte hartzeko, 943 49 00 02 telefono zenbakira deituz.