Javier Aranburu
82 urterekin atzo hil zen Javier Aranburu kazetari, idazle eta hitzaldi emaile hondarribiarra. Ezkondu zenetik Donostian bizitakoa. Hondarribiko historiaren ikerketan eman zuen bere denboraren zati handia, zeregin horretan partaide garrantzitsuenetakoa izanik.
Hainbat liburu idatzitakoa da Aranburu, tartean
Terranova (1972),
Juan Ignacio de Iztueta (1972),
Personajes Guipuzcoanos. Tomo I (1974),
Personajes Guipuzcoanos.Tomo II (1975),
Sitio de Fuenterrabía (1976),
Euskadi (1981),
Euskal-Herria. Realidad y Proyecto (“
Medios de Comunicación Social (1939-1984)“, 1985).
Euskal-Herria (1987) liburu kolektiboan ere parte hartu zuen.
Hondarribiari estu lotutako pertsona izan zen ere. 2006an Javier Sagarzazu hondarribiararekin batera
Hirian barrena, Hondarribia liburua idatzi zuen. Gainera, Euskalerriaren Adiskideen Elkarteko, Euskaltzaindiako, Eusko Ikaskuntzako, edo Euskal Dantzarien Biltzarreko (fundatzaile eta presidenteorde izan zen) kide izan zen. Gipuzkoako Kazetarien Elkarteko presidente ere izan zen,eta La Voz de España nahiz Deia egunkarietan lan egin zuen.
Hondarribiko Udalak samina agertu du Aranburu hil delako. Izan ere, udalarekin harremana zuten argitalpen eta jardueretan parte hartu zuelako. Besteak beste, Bordari eta Satarka Literatur Lehiaketetan hasieratik epaimahaikide izan da, 1996an
Ezti-tantak, Claudio Sagarzazu
Satarka-ren hirugarren olerki liburuan lan egin zuen Juan Mari Lekuona, Juan San Martin eta Txomin Sagarzazurekin batera. 1975eko Euskal Jaien 50. urteurrenean lan handia egindakoa zen, gainera.