
Atzo iluntzean hasi zen Hondarribia Blues Festival (HBF) jaialdia. Ondo hasi gainera. Kamararen aurrean ostikadak, belarrondokoak eta zartakoak ematera ohitua dagoen Steven Seagalaek itxi zuen atzoko lehen gaualdia, nola gainera.

Gaur eta bihar jokatuko dituzte Txosten pasakako txapelketako partidan, kasu honetan Iturriotzen, Kontzejupean hainbat kultur ekitaldi izango direlako asteburuan. Hortaz, bihar (larunbata) eta etzi izango dira lehiak.

Orain dela urtebete hil zen Inaxito Albisu omendu nahi dute hainbat herritarrek. Jakinarazi dutenez, Mikelazulo elkartean bilduko dira hilaren 16an, asteazkena, 19:30ean. Sormen jaialdi bat egitea dute buruan, Espaloietan Oinutsiken antzekoa.



Trenbidea lur azpitik bideratzeak eragingo dituen aldaketak kontuan hartuta espazioen berrantolaketa aztertu nahi dute herritarrekin batera Denon artean eta denontzako Antxo eraikiz izenburupean parte hartze prozesua abiatu nahi du Udalak udazkenean. Atzo jakinarazi zuen asmoa Izaskun Biurrun alkateordeak, plenoan, PSE-EEk Biteri plazarako urbanizazio planaren gainean aurkeztutako mozio baten harira. PSE-EEren mozioak ez zuen aurrera egin, PPren eta EAJren babesa lortu arren, Bilduk eta EBk kontra botatu zutelako.


Etzirako antolatu dute Trintxerpen Julio Montoya Oroitaldiaren XXV. aldia. Karmenen jaien barruan antolatzen du urtero herri lasterketa Klub Atletiko Trintxerpek.