Carlos Piñanak (gitarra) eta Miguel Angel Orengok (kutxa eta perkusioa) De Luciaren piezak joko dituzte, 20:00etatik aurrera. Sarrerek 5 euro balio dute eta dagoeneko eros daitezke Interneten.

Paco de Lucia
Nazioarteko Gitarra Jaialdiko zuzendaria den Carles Ponsek antolatuta, Paco de Lucia gitarrista handiari omenaldia egingo zaio hilaren 18an, ostiralez, Itsas Etxea Auditoriumean. Carlos Piñanak (gitarra) eta Miguel Angel Orengok (kutxa eta perkusioa) De Luciaren piezak joko dituzte.
20:00etan hasiko da kontzertua. Sarrerek 5 euro balio dute eta dagoeneko eros daitezke
Interneten; emanaldiaren egunean Itsas Etxeko leihatilan erosteko aukera izango da, komisiorik gabe.