Hondakinen bilketa sistema berriaren gaineko informazio bildu nahi duten herritarrek erraztasunak izan ditzaten, Udalak Bizibadia informazio bulegoaren ordutegia zabaltzea erabaki du.
Hondakinen bilketa sistema berriaren gaineko informazio bildu nahi duten herritarrek erraztasunak izan ditzaten, Udalak Bizibadia informazio bulegoaren ordutegia zabaltzea erabaki du. Bide batez, Trintxerpen egin nahi zuten informazio bilera bertan behera utzi behar izan zutela eta, udalaren webgunean aipatu bileran zabaldu nahi zuten informazio laburbiltzen duen
txostena zintzilikatu dutela jakinarazi dute. Atez ateko sistemaren kontra daudenek eragindako protesta artean geratu zen bertan behera iragan ekainaren 26an udalak deitutako informazio foroa.
Ordutegi eta egutegi berriak:
•
San Pedro: Astelehena (goiz eta arratsalde) eta asteazkena (goizez)
•
Trintxerpe: Asteartea (goiz eta arratsaldez) eta osteguna eta ostirala (goizez)
•
Antxo: Astelehena (goiz eta arratsaldez) eta asteazken eta ostirala (goizez)
•
Donibane: Asteartea (goiz eta arratsaldez) eta osteguna (goizez)
Ordutegia:
Astelehenetan eta asteartetan: 8:30 / 14:00 eta 17:00 / 19:00
Asteazkenetan, ostegunetan eta ostiraletan: 8:30 / 15:00