Ostiralean (hilak 18), Oiartzungo Antzerkizale Taldeak antolatuta, Rouge Eleá konpainiak
Rondé, bi ahizpa lana emango du Oiartzungo Arizmendi Enea lorategian. Saio berezia izango da, batetik lorategian egingo dutelako, bestetik konpainiak musika, antzerkia eta akrobaziak, besteak beste, uztartzen dituelako ikuskizunean.
Sarreraren prezioa 5 eurokoa da, eta ohiko tokietan eros daiteke aldez aurretik, eta Arizmendi Enearen sarreran egunean bertan. Horrez gain, OARSO BIDASOKO HITZA-k bi tiket jarri ditu zozketan hedabidearen harpidedunentzat, Oiartzungo Udalaren laguntzari esker.
HITZA-ren webgunearen zozketen atalean dago.