Udalak eta Girizia Mendi Taldeak hitzarmena berritu dute
Oiartzungo Udalak eta Girizia Mendi Taldeak datozen bost urteetarako hitzarmena sinatu dute. Horren arabera, besteak beste, Zamatetan taldeak erabiltzen duen lokala erabiltzeko eskubidea ematen dio udalak mendizaleei. Oihan Tello jarduneko alkateak eta Giriziako Larraitz Aristizabalek izenpetu zuten akordioa (irudian).

