Hilaren 24an, ostegunean, hasiko dira Oiartzungo Iturriotz auzoko Santio Jaiak. Aurreko ostiralean banatu zuten etxez etxe jai batzordeko kideek egitaraua. Honakoa da:
Hilak 24, osteguna
- 19:00etan, Lertxuna altxatuko dute. Euskal dantzak, dultzaineroak eta buruhandiak egongo dira. Ondoren, auzoko afaria Soroan.
- 22:00etan, truk txapelketa.
Hilak 25, ostirala
- 09:00etan, goiz eresia.
- 10:30ean, meza nagusia.
- 11:30, idi dema.
- 17:00etan, XXIII. kronoeskalada.
- 20:00etan, kartelada.
- 22:00etan, antzerkia. Edurne Agirrezabalak bere lan berria estreinatuko du.
Hilak 26, larunbata
- 10:00etan, bizikleta martxa.
- 10:30ean, haur jolasak.
- 18:00etan, iturrioztarren V. Sagardo Dastaketa/Lehiaketa.
- 21:00etan, bertso afaria Jokin Uranga, Ainhoa Agirreazaldegi eta Sebastian Lizaso bertsolariekin.
Hilak 27, igandea
- 11:00etan, artisau eta nekazal azoka.
- 12:00etan, Kaxintxoren erakustaldia.
- 16:30ean, Gorriti Show.
- 17:00etan, auzoko gazteen pilota partidak.
- 19:00etan, artzain txakur lehiaketa.
- 21:00etan, Ane Badiola, Joxe Leon Amigorena eta Irati Odriozolaren kantu emanaldia.
Hilak 30, asteazkena
- 14:00etan, erretiratuen bazkaria.
- 16:00etan, ur festa.
- 19:00etan, Pasakako III. Txapelketako finalak.
- 22:00etan, Txikiren umorezko bakarrizketa, Mil a zien eta Auzotar bat tabladun lanekin.
Hilak 31, osteguna
- 09:00, goiz eresia.
- 11:00etan, harri proba, Emarri eta Argoiengo mutilen artekoa.
- 11:30ean, tortilla txapelketa.
- 14:00etan, erromeria.
- 16:00etan, gaztelu puzgarriak.
- 17:30ean, toka txapelketa.
- 20:00etan, Bide Batez taldearekin dantzaldia.
- 00:00etan, zezensuzkoa eta kalejira.