Donibaneko jaietan, gaur, egun handia
Pasai Donibanen egun handia dute gaur. Sokamuturrarekin hasi dira ospakizunetan goizean goiz, baina festak hasi besterik ez dira egin, eta gaur bertan, jaiaz gozatzeko hamaika aukera ditu Donibanera hurbiltzen den orok. Hona gaurko egitaraua:
- 07:30 Diana txistulariekin herrian zehar.
- 08:00: Sokamuturra Donibane kalean zehar eta Santiago plazan.
- 10:00 Usakume-tiroa Gaztelutxoko zelaian. Aurten José Antonio Karrikiri eta Jesús Jiménez omenduko dira.
- 10:30 XXVIII. Gaztelutxoko bizikleta igoera, Vicente Carballaresen omenez.
- Oharra: kaskoa janztea derrigorrezkoa da. Izen emateko epea 10:15ak arte izango da.
- 12:00 Toka txapelketa plazan.
- 12:30 Kantujira Meipitik hasita herrian zehar.
- 17:30 Mus txapelketa herrikoia Bonantzan.
- 18:30 XXV. Gazteen dantza solteko txapelketa, Itsas mendi txistulari taldeak antolatuta.
- 20:00 Herri kirol jaialdia plazan, Agustin Landarbide, Felipe Zubizarreta eta Fausto Mugerzarekin.
- 20:30 Kontzertu akustikoa Bonantzako arkuan.
- 23:30 NSF eta Street Bastards taldeen kontzertua Gazteluko txosnan
- 00:00 DJ-a txosnetan