Berezia da oso Pasai Donibaneko Santio Jaietako sokamuturra. Hala azaldu zuen Mikel Laboa abeslariak, Xenpelar bertsolariaren bertso sorta musikatuz. Bada gaur goizean, abesti horretan esaten dena ez, baina antzeko zerbait gertatu da. Goizeko sokamuturrako zezenetako bat —bigantxak izaten dira egun—, Pasaiako badiara erori da
Santio Egunez ohikoa denez, 08:00etan hasi da sokamuturra. Bizkaia plazaren bukaerak eta Donibane kaleak bat egiten den horretatik ateratzen dira animaliak, kale estu eta luze horretatik Santiago plazaraino joateko sokarekin. Zezenetako bat, baina, San Pedrora joateko motoraren ontziralekura iritsi denean, Pasaiako badiaranzko bidea hartu du, itsasora bota da herritar bat harrapatu nahian zihoala.
Baxu zegoen marea, eta itsasoan igeri egiten tarte batez egon arren, itsasoak hartua ez zuen ertzeko bidea hartuarazi diote zezenari, aurrerago, Camara jatetxearen ondoko eskailerak igo —zezenaren arduradunaren nahiz herritarren laguntza behar izan du zezenak berriz ere lurra hartzeko—. Behin Donibane kalean berriz ere egonda, zezenak sokamuturrarekin jarraitu du, Santiago plazara joanaz.
Herritarren artean ikus-min handia sortu du gertakariak. Garai zaharretako pasadizoaren antza izan du gaur goizean Donibanen gertatutakoak.
Ondoko argazkiak gertakariarenak dira. Luisma Laboak eman dizkio OARSO BIDASOKO HITZA-ri.
-
-
-
-
Donibaneko ur zikinak badiara isurtzen dira zuzen-zuzenean.
-
-
-
-
-
-
-