Hamar urtez aritu da Onaindia atunaren arrantzako argazkiak ateratzen
Atunaren artisau arrantza: jasangarritasunaren bermea argazki erakusketa ireki dute Arma Plaza Interpretazio Zentroan. Iñigo Onaindia argazkilariaren irudi ikusgarriak jasotzen ditu bildumak eta Hondarribiko, Getariako eta Bermeoko arrantzale kofradien laguntza izan du.
Erakusketak helburu hezitzailea du, irudiek ingurumenarekiko errespetu handiko janduera islatzen dutelako, baina haratago doa, atunetan aritzen diren arrantzaleen alde humanoa azaltzen delako. Lanbidearen gogortasuna eta ontzietan bizi den elkartasuna, nekea eta poza, laguntasuna, horiek guztiak jaso ditu Onaindiak Hondarribian erakusteko. Aurretik, Bermeon eta Getaria bisitatu ditu erakusketak eta arrakasta handia izan du.
Erakusketako irudietako bat
Ez da lehen aldia Onaindiak atunen gaia lantzen duela. Aurretik
Atunetan argazki-liburua argitaratu zuen Eusko Jaurlaritzarekin. Argazkilaria izateaz gain, AZTIrentzat ikerketa lanetan dihardu Onaindia eta ikerketa horiek burutzen dituen itsas ontzietan ateratako argazkiak ikus daitezke Arma Plazan abuztua bukaera arte.
Abuztuaren 31 arte bisitatu daiteke, astelehenetik igandera, 09:30etik 19:30era.