Eskualdeko erretiratuak lapiko arteko lehian
Haurrenbazkaria
Haurrak eta erretiratuak. Horiexek protagonista nagusiak, gaur, Donibaneko jaietan. Goizean txikiak aritu dira, pilota partidetan lehen, eta tiro txapelketan ondoren. Jada eguerdian, Meipin bildu dira guztiak, Bixi-Bixi elkartean haientzako propio prestatu duten bazkarian
Haurrak eta erretiratuak. Horiexek protagonista nagusiak, gaur, Donibaneko jaietan. Goizean txikiak aritu dira, pilota partidetan lehen, eta tiro txapelketan ondoren. Jada eguerdian, Meipin bildu dira guztiak, Bixi-Bixi elkartean haientzako propio prestatu duten bazkarian. Bien bitartean, Oarsoko eta Bidasoko erretiratuak lapiko arteko lehian aritu dira, haragi gisatua zeinek goxoen prestatuko. Erabakia hartu aurretik, baina, plazan izan dira eguerdian, goizean mimoz prestatutako haragia zein bestelakoak dastatzen. Erabakia arratsaldean emango du jakitera epaimahaiak.
Haurren eta erretiratuen bazkarietako argazkiak ikusteko klikatu
irudiak atalean.