Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Hiru proposamen eta Kataluniari buruzko mozioa aurrera atera ditu Errenteriako Udalbatzak

Bake epaile berria, etxez etxeko zerbitzua indartzea eta euskara ikasteko diru laguntzak malguagoak izatea erabaki du udalbatzarrak. Kataluniako herri galdeketa eta Auzitegi Konstituzionalaren debekua ere izan dituzte hizpide, urgentziazko mozio baten harira.

Erik Gartzia Egaña
Errenteria-Orereta
2014/10/01
Oporren bueltako lehenengo ohiko bilkura egin zuen atzo arratsaldean Errenteriako Udalbatzak. Hiru proposamen eta mozio bat jarri zituzten mahai gainean. Horrela, etxez etxeko zerbitzua indartzeko beste zerbitzu bat kontratatzea adostu zuten zinegotziek, aho batez. Adostasun gutxiago izan zen beste proposamenetan. Horrela, Errenteria-Oreretako bake epaile berria izendatzeko proposamena bidaliko diote Euskal Herriko Auzitegi Gorenari. Iñigo Susperregi Pikabea da hautagaia, zerrendan bere aurretik zegoenak uko egin diolako postuari. Bilduk, EAJk eta Ezker Anitzak alde bozkatu zuten —hamabi boto guztira—, eta PP eta PSE-EEk kontra —bederatzi—. Diru laguntzak euskarari Euskararekin zerikusia duten jardueren gaineko diru laguntzen ordenantza ere jorratu zuten, aldaketa egiteko. Euskara ikasteko bi hilabeteko ikasketa intentsiboa egitea edo barnetegira joateko baldintza kentzea proposatu zuten. PPko Chema Herzogen ustez, euskara ikasteko eskaera aldatu egin da azken urteetan, eta orain “denbora pasagatik” ikasten dute herritarrek. Bilduko Garazi Lopez Etxezarretak “errespetua” eskatu zion euskara ikasleekiko. EAJko Maite Peñak ere eskaera aldatu aldatu dela uste du, baina ikasleek “denborarik ez dutelako”. Egoki ikusten du euskara ikastaroetarako diru laguntzak “egungo baldintzetara egokitzea”. Hala ere, ordenantzaren sakonean aztertzea iradokitu zuen, “aurten hiru aldiz aldatu delako”. Lopez Etxezarretak aldaketa horiek euskara jende gehiagok ikastea ahalbidetze aldera egiten dituztela argitu zuen.
Udalbatza, kontuhartzailearen txostena entzuten.

Udalbatza, kontuhartzailearen txostena entzuten.

Herzogek berriro hartu zuen hitza, hizkuntzak ez direla “sakralizatu” behar esateko, eta Julen Mendoza alkateak “legez derrigorrezkoa den bakarra” gaztelera dela erantzun zion. Bozketan Bilduk, EAJk eta Ezker Anitzak aldaketaren alde egin zuten, eta beste biak abstenitu egin ziren. Kataluniako herri galdeketa Azken momentuan Kataluniako herri galdeketari eta Auzitegi Konstituzionalaren erabakiaren gaineko mozioa sartu zuten Bildu, EAJ eta Ezker Anitzak adostuta. Urgentziaz tratatzea bozkatu zuten hiru alderdi horien aldeko botoekin. Ordezkari gutxien dituzten taldeetatik hasi eta gehien dutenera euren iritzia plazaratu zuten. Ezker Anitzako Jose Manuel Ferradasen arabera, herri galdeketa ez da “independentzia bai ala ez”. Horrela, Eskoziako kasuan Erresuma Batuko Gobernuak eta Espainiako Gobernuak duten jarrera alderatu zituen, eta konstituzionalistei esan zien Espainiako instituzioen irudi txarra ematen ari direla. “Independentisten fabrika bat sortzen ari dira”, gaineratu zuen Ezker Anitzako zinegotziak. Bere botoa aldekoa izango zela iragarri zuen, “independentistak ez garen arren”. PPko Chema Herzogek, bere aldetik, herrien eta pertsonen eskubidea defendatu zuen. “Erresuma Batuak, baina, ez du konstituziorik eta Espainiak bai, gehiengoak aukeratutakoa”. Kataluniari buruz estatu osoan bozkatzea gustatuko litzaiokeela esan zuen, eta Artur Masi nork bozka dezakeen ahalmena “Jesukristok” eman dion galdetu zuen. Maite Peña jeltzaleak, aldiz, Kataluniako prozesua Euskal Herriarentzat “onuragarria” dela iritzi du. “PPk Erresuma Batuan konstituziorik ez dagoela dio, baina hori errealitatea desitxuratzea da. Eurek nahi dutenean aldatzen dute konstituzioa”, gehitu zuen. Gainera, erabakitzeko eskubidea aldarrikatu zuen, “eta gero etorriko dira gerokoak”. Bere ustez, Kataluniako egoerak ez du atzera bueltari. PSE-EEko Joaquin Acostak gogor kritikatu zuen mozioa: “Erabakitzeko eskubidea Etiopiako konstituzioak bakarrik zehazten du”. Gainera, idazle libanoar baten hitzak gogorarazi zituen: “Herriek estatua edukitzeko duten eskubidea ez da estatuek herria edukitzeko eskubidea baino garrantzitsuagoa”. Acostaren ustez, herri galdeketek zatiketa sortzen dute, “eta diktaduretan egiten dira”. Bilduren aldetik alkateak hartu zuen hitza. Bere esanetan, nazioarteko zuzenbidean deskolonizazioa jasotzen dela aipatu zuen, eta Katalunia subjektu izan daitekeela. Auzitegi Konstituzionalaren erabakia eta jardunbidea kritikatu zituen —”Kataluniaren kasuan egun berean egin da eta Otegirenean urteak behar izan dituzte”—, eta independentzia judiziala “are gehiago” zalantzan jartzen duela: “Auzitegi Konstituzionalak hasi zuen Kataluniako prozesua 2014ean, eta eurek bukatuko dute”. David Cameronek Eskoziako herri galdeketa ez zuela debekatu  gogorarazi zuen Mendozak, “sinismen demokratikoa dutelako”. Gainera, Espainiako Estatuak kataluniarrei ezer ere ez eskaintzen ez diela zehaztu zuen: “Ez al dira arduratzen kalera ateratako jendetzarekin? Izugarrizko akatsa ari dira egiten”. Ezker Anitzaren jarrera txalotu eta PSE-EErena gaitzetsi zituen. Gainera, Herzogi erantzun zion herri galdeketa ez dela Masen ekimena, “106 legebiltzarkiderena [135 dira] baizik”. Bozketan alde bozkatu zuten aurkeztu zuten hiru alderdiek, eta PPkoek zein sozialistek kontra.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.