Donostian aurkitu duten gorpua larunbatean desagertu zen errenteriarrarena da
Larunbatean 88 urteko gizonaren desagerpenaren salaketa aurkeztu zuen bere familiak. Saguesko arroketan aurkitu zuten bere gorpua, atzo arratsaldean. Ertzainak eta Gurutze Gorriko kideek erreskatatu zuten.
Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailaren arabera, herritar batek jakinarazi zien Zurriolako hondartzako arroken inguruan gorpu bat ikusi zuela atzo, 16:00ak aldera. Gurutze Gorria eta suhiltzaileak bertaratu dira gorpua erreskatatzera.
Jaurlaritzak baieztatu du pasa den larunbatean Errenterian desagertu zen 88 urteko gizona dela hildakoa.