Lizeoko ikasleak, igandeko Kilometroak jaialdian, Erronkan
Goizez eta arratsaldez egingo dituzte probak, eta final handia 6:30ean izango da, Oria ibaian, 4. gunearen parean.
Bigarren urtez jarraian, Kilometroak jaiaren barruan antolatutako Erronkan parte hartuko du Pasaia-Lezo Lizeoko ikasle talde batek. Ikastoletako DBHko mailetako ikasleentzako proba da Erronka, 13 eta 16 urteko gazteentzako, ikastolen festa egunetan, parte aktiboa izan dezaten. Goizez eta arratsaldez egingo dituzte probak, zirkuituan barrena prestatutako guneetan. Eta final handia, berriz, 16:30ean izango da, Oria ibaian, 4. gunearen parean.
Lizeoak, zortzi ikaslez eta bi kapitainez osaturiko taldearekin lehiatuko du: Eulogio Genova eta Xabier Aranbarri irakasleak kapitain, batetik; eta Iñaki Lasagabaster, Jon Sorondo, Erkiz Miguez, Erlantz Falces, Elene Sanz, Maider Amilibia, Irati Kamio eta Zuriñe Ruiz DBH 3 eta 4ko ikasleak, bestetik.
Ikastolak Lizeoko hezkuntza komunitateko partaide orori igandean Oriora joateko gonbitea luzatzen dio, taldea animatu eta Erria Txikota lelopean egingo den ikastolen festa handia sostengatzeko.