Gaur goizean, Oarsoaldea Garapen Agentziak Banco Sabadellekin lankidetza hitzarmena sinatu du, enpresa berriei laguntza ekonomikoa emateko. Bi erakundeentzat “amankomunak diren helburuak” osatzen dute hitzarmena: “Ekintzaileen idiak errealitate bihurtu eta enpresen garapenean aktiboki elkarbanatu eta parte hartzea”. Bankuko ordezkariek esan dutenez, “gure zerbitzuen azken erabiltzaileentzako mesederako” izango da lankidetza akordioa, “hots, Errenteriako, Lezoko, Oiartzungo eta Pasaiako enpresen eta ekintzaileen mesederako”.
Oiartzungo eta Lezoko alkateak Banco Sabadelleko ordezkariekin
Oarsoaldeak bonifikaturiko finantzazio lerroetara sarbidea eskaintzen du. Hiru gauza hauek eskainiko ditu Sabadell bankuak: 1) BStartup 10 izeneko programa, startups digitalentzat, hazteko aukera duten enpresa digitalei bideratutako inbertsio lerro bat dauka 2) Ekintzaileentzat hasierarako mailegua, Oarsoaldearen bitartez etortzen diren ekintzaileei bakarrik zuzendurikoa. %5,75eko interesa duen finantzaketa lerro batera sarbidea eskaintzen die ekintzaile hauei eta proiektuaren finantzazio beharren %100a finantzatzeko aukera eta 3) Bestalde, Banco Sabadellek produktu desberdinak eskaintzen dizkio ekintzaileari eta bere egoerara egokitutako finantza zerbitzuak, zenbait kasutan propio eginak. Eta honekin guztiarekin batera, erakundearen profesionalen finantza aholkularitza izango dute.
Oarsoaldeak, bestalde, enpresa proiektua garatzeko aholkularitza emango du.