Step jarduera berezia egingo dute larunbatean Hondartza kiroldegian
Hiru orduz, step modalitate desberdinak ezagutzeko aukera izango da, fresh step, mix step edota full total step. Izena emateko 678 39 86 98 telefono zenbakira deitu behar da.
- 11:00etatik 12:00etara, fresh step egingo dute, Jana Miranda eta Itxaso Olaskoaga monitoreekin.
- 12:00etatik 13:00etara, mix step, Mikel Rodriguez eta Nieves Quintansekin.
- Eta 13:00etatik 14:00etara, full total step, Angel de la Cruzek eta Josune Rodriguezek gidatuta.